Gizakiok etengabe aldatzen dugu hobera joateko asmoz, izan ere, gure filosofia definitzeko esaldi hau erabil genezake: “Gero eta handiago, hobeto, beti”. Eraikin altuagoak eraikitzen ditugu, hiriak zabaldu dira, urrunago dauden lekuetara goaz. Argi dago gizakiok gero eta gauza handiagoak sortzen ditugula, hortaz, leku gutxiago daukagula urtero gauza berri hauek jasotzeko.

Gero eta handiago, hobeto, beti

Origamiak, ideia hori ez ezik, kontrako gauza betetzen du. Gero eta txikiagoa eta konplexuagoa, orduan eta hobea. 

Origamin ezgindako txoria
Origamiz egindako txoria.

Historia

Origamia arte azpi-kategoria bat da, Japonian asmatu zena duela milaka urte. Paper zati bati, behar bezala tolestean, gauza, edo izaki jakin batzuen forma emateari deritzo. Origami hitza japonieratik dator «ori» (tolestu) eta «kami» (papera).

Papera Txinan asmatu zen, K.o. 105-ean. VI. Mendean. Koreara heldu eta gero, Japoniara heldu zen, origamiaren sorrera lekura. 

Lehenengo “origami” irudiak heian periodoan (K.o. 794-1185) agertu ziren, historia Japoniar klasikoaren azken garaia izan zena. Papera bakarrik aberatsek erosi zezaketen, eta batez ere haurrek erabiltzen zuten jostailu gisa. Hasiera batean origamia haurrek soilik erabiltzen zutenez, bilakaera txikia izan zuen. XIX. Mendean, origamialari asko agertu ziren, origamia zenbait arlo ezberdinetara hedatzea lortu zutenak.

Origamiaren erabilera gaur egun

Origamiari erabilera asko eman dizkiogu handik aurrera. Hasieran entretenitzeko eta apaintzeko bakarrik erabiltzen zen arren, ondoren gero era erabiliagoa da beste esparruetan.

Nahiz eta origamia ez izan tolestuta ikusten dugu papera ia-egunero, honen adibide batzuk dira, mukizapiak edo mapak tolestuta daudela gutxiago okupatzeko.

Papera ez erabili arren, askotan ikusten dugu origamia oinarri izan ohi duten objektuak. Esate baterako, iPad batzuen zorroak edo musukoak. Leku askotan ikusten dugu origamia, baina ez gara konturatzen origamia hor dagoela, ez dugulako bilatzen.

Adibidez, modan origamiaren “crease pattern”-a asko erabili izan da. Izan ere, 1966-an beste maila batera eraman zuten arte hau, paperez egindako lehenengo soinekoa sortu eta gero. Modelo hori ikusi eta jarraian, diseinu berri asko agertzen hasi ziren. Gaur egun oso ikuskizun polita da paperezko soinekoen lehiaketa bat ikustea.

Crease pattern

Origamia teknologian

Origamiak erabilera gehiago ditu noski, teknologian asko lagundu du gauza handiak espazio txikian gordetzeko askotan erabiltzen da. Esaterako, Airbag askok origamiz egindako diseinu batean oinarrituta daude. Robert Lang origamilari famatuak diseinaturik. Bere famak NASA-rekin proiektu batzuetan lan egitera eraman du. Baita ere, oso interesgarria eta luzea den liburu bat publikatu zuen: Origami Design secrets. Mathematical methods for an Ancient Art.

Airbag diseinua
Origami Design Secrets by Robert Lang.

Oraindik denbora luzea ikertu behar da azalera zabalgarrien arloan. Milioika erabilera ezberdin eman genizkioke, izan ere, teknologian gero eta txikiago, hobeto.