Atal honetan proiektuan erabiliko dugun materiala eta metodologia aurki ditzakezu:
Materialak
Materiala | Erabilera | Alde onak | Alde txarrak | Argazkia |
---|---|---|---|---|
Din A4 eta din A3 | Fisikoan origamiak ikusteko erabili da. | Oso errazak dira lortzeko eta diseinuetarako tamaina ona dute. | Nahiz eta errazak izan eskuratzeko, ez dira origamirako espezializatutako paperak.Ez daukate zehaztasun handirik.. | DIN A4. |
Origami simulatzailea | Sortutako Crease patternak ikusteko erabili da, eskuz egin gabe | Oso azkarra da diseinuak 3D erakusteko. Tentsio gehieneko puntuak ere erakusten ditu | Ez ditu artxibo guztiak hartzen, bakarrik ordenagailuan erabil daiteke | Origami simulator. |
Oripa | Crease pattern-ak sortzeko erabili da | Eskua baino zehatzagoa da, origami simulatzailean inportatu daitezke hemengo artxiboak | Bakarrik mugikurrerako dago. Line angeludunak egiteko zaila da. | Oripa. |
Metodologia
Hasieran egindako azalera zabalgarriak modifikatuz proiektua lortzeko bideratuta egongo da.
Ondorio finkoak lortu ezean, diseinu propioak egingo ditugu, aurrekoak aztertuz lortu diren datuak aztertuz (tolesturak, forma geometrikoak eta neurriak esaterako) hobekuntzak bilatzeko. Honekin diseinu hobetu bat agertuko da, tolesteko erreza dena.
Hori lortu ondoren, desplegatzeko eta plegatzeko modu bat aurkitu behar dugu, diseinua kontuan hartuz. Gainera diseinuan erabili beharko diren materialak aztertu beharko dira, eta erorketako indarrak aztertuz eta beste aldagai batzuk kontuan hartu behar ditugu.