Iruditu ez arren, origamiak influentzia handia izan du arkitekturan. Bauhaus unibertsitate famatuan origamia erabiltzen dute, estrukturak hiru dimentsiotan diseinatzeko metodo errezena delako. Izan ere, lehen esan bezala, kontzeptu matematiko asko origamiarekin ikusi daitezke eta arkitekto askok horrelako gauzak erabiltzen dituzte eraikuntzak sortzeko, oso erabilgarria baita.

Crease pattern
Benetazko figura

Sarrera honetan aurkituko dituzu:

  • Paraboloide hiperbolikoak
  • Sathelital origami
  • Miura tolestura

Paraboloide hiperbolikoak

Forma hau sarritan ikusi ohi da da, bai arkitekturan edo matematikan, “Tximinoaren aulkia” izenarekin ezagunagoa dena. Lehen esan bezala, lan asko kontzeptu honetan oinarrituta daude. Esate baterako, Valentziako Oceanographic paraboloide hiperbolikoz sortuta dauka sabaia. 

Origamiak, beraz, geometriarekin erlazioa du, puntu guztiak hiperbolikoak direlako, hau da, bi kurbatura dituztela, formula honetara lotuta dago: z=x2-y2

Formula honetara lotuz grafikoki sortzeko bi parabola sortu beharko genituzkeen bi parabola sortuz bata ahurra eta bestea garbila, bakoitza ardatz bakoitzean honelako zerbait sortuz:

Paraboloide hiperbolikoaren irudikapena
Paraboloide hiperbolikoaren irudikapena

Sathellital origami

Gauzak txikitzeko eta tolesteko joera izan du origamiak betidanik. Horregatik, zientzilari askok hortik onura lor genezakeela ohartu ziren. Izan ere, gero eta gauza handiagoak eraikitzen ditugu, hortaz, merezi du gauza hauek guztiak txikitzea, gauza horiek txikiak badira, guztia sinplifikatzen baita, eta dena hobeto aprobetxatu dezakegu. 

Horretaz konturatu zen NASA-ko Robert Lang zientzialaria. Origamilari famatuarekin lan egiten hasi zen, haien hurrengo satelitearen plaka fotoboltaikoak origami diseinu batean oinarrituta egotea lortu zuen.

Gauzak horrela, Robert Lang-ek beste proiektu askotan parte hartu du. Bere Airbag-a tolesteko prozedura ere nahiko ezaguna bilakatu da, ia-auto guztiek erabiltzen dutelako.

Ideia originala
Sateliteari moldatutako diseinu finala (satelite hexagonala)

Gauzak horrela, Robert Lang-ek beste proiektu askotan parte hartu du. Bere Airbag-a tolesteko prozedura ere nahiko ezaguna bilakatu da, ia-auto guztiek erabiltzen dutelako.

Miura tolestura

Koryo Miura astrofisiko, asmatzaile eta origamilaria izan zen. Ospetsu bihurtu zen bi tolestura mota sortu zituelako. Horietako bat Miura tolestura deritzo. 

1970 urtean azalera zabalgarrietan lan egiten hasi zen, Miura tolestura hedatzen. Hasieran bere lehen diseinua satelite batean erabiltzeko helburua zuen, baina azkenean Tokyoko Metroko mapak tolesteko metodoa bihurtu da. Hurrengo orrialdean tolestura hau egiteko pausuak ikusi daitezke.

Horrela geratu beharko litzateke. Argazki honetan inon baino hobeto ikusi dezakegu zergatik egin ditugun tolestura bertikalak pixka bat diagonalean: horrela izkina guztiak ez dira pilatuko, mapa apurtzeko arriskua txikituz.