Origamia, aurretik aipatu bezala, papera tolesteko artea da, figura ezberdinak lortzeko helburuarekin egiten dena.

Hatseko, hiru tolestura basiko nagusi daude, hurrengo irudietan ikusten den bezala:

hiru tolestura basiko daude:


“Crease”

Nahiz eta Crease tolesturaren esanahia laua izan, tolestura deritzo hurrengoagatik: Origami bat egin eta gero guztiz desmontatzen baduzu, tolestu duzun lekuetatik marka batzuk geratzen dira.

Marka horien multzoari “crease pattern” deritzo eta oso garrantzitsua da origamia diseinatzerako orduan.

Origami oso konplexuak ez dira origami normal bat bezala egiten, 3 fase dituzte:

  1. Creasing: Fase honetan crease patern-ean dauden tolestura guztiak egiten dira, baina papera oraindik laua mantenduko dugu. Hau da, tolesten hasteko prestatuko gara. Tolestura guztiak (mendi eta ibarrak, bakoitza bere noranzkoan) ondo prestatuko ditugu.
  2. Collapse: Fase honetan, lehen pretatutako tolestura guztiak tolestuko ditugu, kontu handirekin, origamia gutxi gora behera zuk nahi zenuena bezala izan arte.
  3. Shaping: Fase hau garrantzitsuena da. Gure figura bukatua dagoela pentsatu arren, fase honetan detaile guztiak egingo dizkiogu, origami piezari azkenengo itxura emateko.

Ikusi ere: