Gure helburua origamia erabiliz azalera zabalgarriarekin erlazioa duen proiektu bat diseinatzea da.

Proyecto

Gaur egun eraikinak gero eta altuagoak dira. Horren ondorioz, suhiltzaileek gero eta arazo gehiago dituzte: alde batetik, haien eskailera ez da pisu altuenetara heltzen, eta beste alde batetik, eraikinean sartu behar direnez, haien bizitza arriskuan jartzen dute.

Arazo hau konpontzeko, eraikinen fatxadetan mekanismo moduko bat jarri nahiko genuke, zabaltzen dena, jendea hor bota ahal izateko. Honetarako, azalera zabalgarrien mekanismo eta tolesdura ezberdinak aztertuko ditugu, gero gure diseinu propioa egiteko asmoz.

Gero, horrek ondo funtzionatzeko, materialak, funtzionamendua eta lekua aztertu beharko dugu. Gainera, suhiltzaile batekin hitz egin nahiko genuke, bere iritzia kontuan hartzeko.

Europar Batasunak proposatutako garapen iraunkorreko helburuak

Europar Batasunak proposaututako garapen iraunkorrerako helburu

Gure ideiak Europar Batasunak proposaututako garapen iraunkorrerako helburu hiru betetzen ditu gure proiektuak, ondoren zerrendatu ditugunak zehatz-mehatz:

Garapen iraunkorreko helburuak

3. Osasungintza eta ongizatea
Jendearen segurtasuna asko hobetuko luke.

8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Suhiltzaileen lanaren arriskua txikituko litzateke.

9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Eraikinak hobetuko lirateke, seguruagoak izateko.