Gure proiektua aurrera ateratzeko atal oso garrantzitsua dibulgazioa da, izan ere, etorkizunean erabil daitekeen diseinua izanik, ezinbestekoa da behar bezala ideia zabaltzea. Horretarako, zeinbat medioren bitartez gure proiektua partekatuko eta zabalduko dugu.

Atal honetan, gure dibulgaziorako bideak azalduko ditugu.


Dibulgazioari buruzko berri eguneratuak irakurtzeko, ikusi gure blogeko dibulgazioa etiketa!


Besteak beste hurrengoak dira Oriflexus garatzeko eta zabaltzeko erabiliko ditugun bideak:

Web orrialdea

Jakina denez, gaur egungo mundu digitalizatuan egoteko ezinbestekoa da web-orrialdea izatea, beraz, Internet osoko txoko bat zurea eginez gure proiektua azaltzeko aukera dugu. Zehazki, ikusten ari zaren webgunea da: oriflexus.eus

Sare sozialak ere sortu ditzakegu, baina momentuz ez dugu oso beharrezkoa ikusi, izan ere, sare sozialak beste publiko bati zuzenduta daude.

Gainera, proiektuaren garapenerako blog atalean Oriflexus informazio eguneratua irakur dezakezu!

Beheko botoian klik eginez blog-a ikus dezakezu:

Proiektuaren aurkezpena

Hiruhilabetero proiektua irakasle-epaimahaiaren aurrean aurkeztu behar dugu, haien balorazioa entzuteko. Horretarako, diapositiba-aurkezpena prestatzen dugu gure proiektua azaltzeko.

Horri buruzko informazio guztia proiektuaren blog atalean argitaratzen dugu, aurkezpena etiketarekin.

Beheko botoian klik eginez aurkezpen etiketara joan zaitezke!

Kaixomundua

Kaixomundua lehiaketari esker web-orrialde hau .eus domeinuarekin sortzeko aukera izan dugu.

Kaixomundua gazteentzako web orrialde lehiaketa bat da, non bakoitzak gure web orrialdea sortzen duen edozein gaiari buruzkoa. Esan dezakegu web orrialde hau Kaixomunduari esker izan dela posible. Eskerrik asko!

Kaixomunduari buruzko informazio gehiago irakur dezakezu haien web orrialdean: https://kaixomundua.eus/

Gainera, gure blog atalean Kaixomunduari buruzko sarrera bat idatzi dugu, irakurri aquí klik eginez.

Kaixomundua.eus lehiaketaren logotipoa
Kaixomundua lehiaketaren logotipoa

Es de libro

Kaixomundua lehiaketa lez, Es de libro lehiaketan parte hartzeko izena eman dugu. Gainera, edozein lehiaketan irabazten badugu, horrek erakarriko oihartzun mediatikoak asko zabalduko luke proiektua.

Lehiaketa honen helburua, berriro ere, webgune bat diseinatzea da.

Es de libros lehiaketari buruz informazio gehiago irakurri nahi baduzu, irakurri aquí.