Ikerketa Lana

Unai Ikerketa Lana ikasgaia hautatu zuen. Ikasgai honetan, izenak esaten duen lez, ikerketa lan bat garatu behar da ikasturtean zehar. Origamizale amorratua da Unai, beraz bere proiektua origamira loturikoa egitea pentsatu zuen.

Ideia-jasa egin zuen bere zaletasunari aplikazio erreala bilatzeko. Gaur eguneko arazoak zerrendatu zituen, eta horien artean bat aukeratu zuen:

“Suhiltzaileek gero eta arrisku handiagoa jasaten dute haien lana jardutzeko, eraikinak gero eta altuagoak baitira. Horregatik, origamia erabiliz, konponbidea aurki diezaiokegu.”

Hori bai hori erronka hori!


Honi buruzko informazio gehiago proiektua atalean aurki dezakezu!


IKT

Irune IKT ikasgaian izen emanda zegoen (hain da arraroa neure buruaz hirugarren pertsonan idaztea!)

Kontua da zenbait lan azkar bukatu nituela, eta Internet eta web-orrialdeekin zer ikusia duen guztia zeharko maite dudala… Izan ere, badut ere blog pertsonala, klasekideen artean nahiko ezaguna dena! Hortaz, Unairekin elkarlanean jardutea proposatu zidaten, haren proiektuaren zenbait arlo aurrera eraman dezadan… (hala nola web orrialdea edo diseinuarekin erlazionatuta dagoen edozer!)

Bere ideia oso interesgarria iruditu zitzaidan, beraz, esan eta egin!

Saiatuko gara blog-a aurrera eramaten era egoki batean, ahal dugun guztia egingo dugu proiektua ondo aurrera ateratzeko!


Iruzkinak

No hay comentarios que mostrar.

Beste sarrera batzuk

Comenta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.