Ikerketa Lana ikasgaian gauden guztioi B24 ekintzan parte hartzeko proposatu digute. Esan eta egin! Sarrera honetan bertan izandako esperientziak kontatuko ditugu.

Zer da B24?

B24 Telekomunikazio Ingienearien Elkargo Ofizialak egindako ekintza bat da, non 24 ordutan erronka bati konponbidea aurkitu behar diozun (bertan lo egin genuen). Fadurako polikiroldegira joan, taldeak egin eta haiek proposatutako erronketatik bat aukeratu behar duzu honi konponbidea aurkitzeko.

Helburu nagusia gazteek konponbide berritzaileak aurkitzea da, haiek esan zuten lez “los jovenes de hoy en día tienen muy buenas ideas si les pinchas un poco”.

B24-ri buruz gehiago jakin nahi baduzu, ikusi B24-ren webgunea:

Lauro Ikastola B24 ekintzan

Lauro Ikastolatik Ikerketa Laneko zientzietako klase danak joan gara… Egia esan, Lauro Ikastolako ikasle gehiago geunden beste eskoletakoak baino! Horregatik, taldeen artean elkar ezagutzen genuen (eta haiek ere Kaixo Munduan parte hartu dute haien lanekin)

Erronkak

Erronkei dagokionez, enpresa bakoitzak bere erronka propioa proposatu zuen, eta guk, parte hartzaileko, erronkaren arabera taldeak egin behar genituen.

B24 webgunean aurreko urteetako erronkak ikus daitezke.

Ondorioak

Oso ekintza interesgarria iruditu zait, bene-benetan… Oso jende interesgarria joan zen, bikain pasatu genuen… Eta guztiz merezi izan du (ia-lorik egin ez genuen arren, baina suposatzen dut hori espero genuela).

Proiektu oso politak atera ziren handik, eta bikain igaro genuen egun hori.. Eta berriro egiten bada, askok errepikatuko dugu esperientzia.

Nire taldeko (Irune) proiektuak hirugarren saria jaso zuen, eta SENER-era gonbidatu gaituzte… Beraz, laster bertoko esperientzia idatziko dut (lehenengo joan behar naiz).

Bitartean, jarraitu Oriflexus proiektuari buruzko berriak irakurtzen hurrengo sarreretan! Eskerrik asko.

Iruzkindu

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.