Proiektua oso ondo aurreratzen ari da, ikusi azken berriak!

Lehenik eta behin, webgunea egunean jarri dugu. Txosten zientifikoaren atal guztiak sartu ditugu, irudiak barne, eta diseinuak egiten hasi gara.

Beste alde batetik, logoa diseinatu dugu, ikusi hemen!

Logoa egiteko proiektuaren helburuan zentratu gara: Atzeko lerro urdina eraikin antzeko bat da, eta aurretik plano moduko bat jarri dugu, origamia irudikatzen duena.

Urdina aukeratu dugu webgunearen eta proiektuaren kolore gisa, uraren kolorea delako, eta lasaitasuna eta teknologia adierazten duelako.

Azkenik, baina ez horregatik txarrena, diseinuak egiten hasi da Unai, proiektuaren atalik garrantzitsuena. Baditugu hainbat diseinu posible. Oraindik ezin ditugu erakutsi bukatu gabe daudelako, baina ea hurrengo baterako prest dauden!

Jarritu gure bloga irakurtzen, nahi izanez gero! Gogoratu behean iruzkinak jartzeko aukera daukazula, den denak irakurriko ditugu! Eskerrik asko danagatik.


Iruzkinak

Iruzkinik ez erakusteko.

Beste sarrera batzuk

Iruzkindu

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.